Totorikaguenak utzi egingo du pilota mundua

Anboto 2011ko ots. 18a, 12:57

Hogeita bat urtez pilota munduari estu lotuta egon ostean, Aitor Totorikaguenak utzi egingo duela jakinarazi du

Hogeita bat urtez pilota munduari estu lotuta egon ostean, Aitor Totorikaguenak utzi egingo duela jakinarazi du; erabakia atzera bota ezina dela gaineratu du. Urte hauen guztien balantze positiboa egin du: \"Hogeita bat urte hauetan asko gozatu dut, hala ere, momentu mingotsak ere bizi izan ditut\". Master Jai ekoiztetxeko lehendakaria izan da orain arte. Bere berbetan, esku onetan utzi du enpresa. \"Betebeharrak eginda utzi dut; azken aldian hainbat hitzarmen sinatu ditugu, gainera\". Pilota mundua utzi eta Filipinetara joateko asmoa agertu du Totorikaguenak. Hemendik aurrera, Meridien Vista Gamming zuzentzera mugatuko da Totorikaguena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!