Domekan Tabiran jokaturiko partiduan 0 eta 1 galdu zuen Kulturalak Sestaoren aurka.
24. jardunaldiko emaitzek aldaketak eragin dituzte sailkapeneko lehendabiziko postuetan. Domekan galdu ostean, Intxaurragak zuzenduriko taldeak 4.postura egin du atzera
sailkapenean; Sestao River lidergoan kokatzen da, berriz. Amorebieta, ostera, 0-4 gailendu zen, eta gol aldea dela eta 3.postura salto egin du. Laudiok bana berdindu zuen Santurtziren aurka.
Kulturalak liga honetan galtzen duen 6. partidua izan da domekakoa; horietatik bost etxean galdu ditu.