'Vuelve, bigotillo, vuelve' antzezlana, gaur azkenekoz

Anboto 2011ko ots. 4a, 12:11

Abadiñoko Banarte antzerki taldearen lana 20:00etan hasiko da San Agustin kulturgunean. Alderdi popularraren gaineko kaberet satiriko hau ikusteko azken aukera izango da gaurkoa.

Abadiñoko Banarte antzerki taldearen lana 20:00etan hasiko da San Agustin kulturgunean. Alderdi popularraren gaineko kaberet satiriko hau ikusteko azken aukera izango da gaurkoa. Apirilean Bilbon estreinatu zuten antzezlanagaz burutu duten biraren azkeneko emanaldia da Durangoko San Agustin kulturgunean Abadiñoko Banarte antzerki taldeak eskainiko duena. Kabaret satiriko legez dago ikuskizuna pentsatuta, eta kanta tradizionalak, dramatizazioak eta umorea uztartzen ditu gaur-gaurko gizarte eta politika gaiak jorratzeko. Anbizioa eta botere-nahia dira euren satiraren jo-puntu nagusiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!