Rosa Valverdek (1953, Donostia) Retrospectiva izenpean aurkeztuko ditu bere lanak Durangoko Museoan, otsailaren 3tik 27ra.
Rosa Valverdek (1953, Donostia) Retrospectiva izenpean aurkeztuko ditu bere lanak Durangoko Museoan, otsailaren 3tik 27ra.
Rosa Valverde aitarekin, Ayalderekin, hasi zen buruz buru margotzen, eta Academia libre de los jueveseko ikaslea izan zen (1964-1967 bitarte), J.A. Sistiagaren zuzendaritzapean. 1975ean une hartako margolari abangoardisten taldean sartu zen (J.Llanos, V. Ameztoy, J.L. Goenaga, J.R. Zurriarain, etab.), gazteena eta emakume bakarra zelarik. Talde horren taldeko adierazpenean parte hartu zuen 1975ean, Donostiako B Galerian. Ondoren, J. Llanosekin batera egindako lanak aurkeztu zituen Bilboko Luzaro Galerian.
Bere bakarkako lehenengo erakusketa 1976an izan zen, Donostiako San Telmo museoan. 80.eko hamarkadan bakarkako bi erakusketa egin zituen Donostian. Bestalde, taldeko hainbat erakusketatan hartu zuen parte, eta horietatik nabarmena 1983an Madrileko Udal Museoan antolatutakoa izan zen, Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982 deritzonean, alegia.