Etxetik kanpora talderik onena da Durangoko Kulturala

Anboto 2011ko urt. 31a, 12:41

Santurtzitik hiru puntuak ekarri ditu Gorroñoren gol bati esker (0-1). Kulturala da etxetik kanpora punturik gehien batu dituen taldea.

Santurtzitik hiru puntuak ekarri ditu Gorroñoren gol bati esker (0-1). Kulturala da etxetik kanpora punturik gehien batu dituen taldea. Etxetik kanpora etxean baina sendoago dabil Durangoko Kulturala aurtengo denboraldian. Ezin daiteke esan Tabiran kamuts dabiltzanik, baina jasandako bost porrotetatik lau zaleen aurrean etorri dira. Kanpoan, aldiz, uzta oparoa batu dute; jokoan egon diren 33 puntutatik 26 lortu dituzte; zortzi garaipen, guztira. Laudiok eta Sestaok garaipen bana gutxiago dute kanpoan. Durangarren azkenengo biktima Santurtzi izan da; Gorroñok lehenengo zatia amaitzear zela sartu zuen bere taldeari hiru puntuak emango zizkion gola. Laudiok 1-2 irabazi zuen Amurrion eta lidertza kendu dio Sestao Riverri. Azken talde horrek husna berdindu zuen etxean Eibarren kontra. Amorebietak ere puntu bakarragaz konformatu behar izan zuen Zamudioren kontra (1-1) eta Beasainek aurrekoen lorratza azkenera arte jarraitzeko asmoa duela erakutsi zuen Aurrera Vitoria azkenengo sailkatua 1-3 menderatuta. Domekan, 17:00etan, partidu erakargarria jokatuko dute Durangoko Kulturalak eta Sestao Riverrek Tabiran. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuak neurtuko dira. [img]http://www.anboto.org/images/8700/8784/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!