Leioa taldetik ekarri dute; \"azkarra eta teknikoki ona\" dela dio Axier Intxaurragak.
Leioa taldetik ekarri dute; \"azkarra eta teknikoki ona\" dela dio Axier Intxaurragak.
Durangoko Kulturalak aurrealdea indartu du Cesar Rodriguez fitxatuta. Hirugarren mailako Leioa taldetik ekarri dute denboraldia amaitu arte eta orduan erabakiko dute jokalariagaz jarraitu edo ez. Jonatan Iglesias jokalariak, aldiz, alderantzizko bidea egin du; Kulturaletik Leiora joan da. Rodriguez Galizian (pntevedra) jaio zen 1980an eta 31 iurte egingo ditu abenduan. Leioan jokatu aurretik, Beasain eta Celta B taldeetan ibili da, besteak beste.
Axier Intxaurraga Kulturaleko entrenatzailearen esanetan aurrelari \"azkarra eta teknikoki ona da\". Horrela, klubak aurrealdea indartu du eta postu horretan jokatzeko lehiakortasun handiagoa egongo da.