Ustekabean Amurriok hiru puntuak eraman ditu Tabiratik

Anboto 2011ko urt. 24a, 10:48

Durangoko Kulturalak 0-1 galdu du asteburuan sailkapeneko azken hirugarrenaren kontra.

Durangoko Kulturalak 0-1 galdu du asteburuan sailkapeneko azken hirugarrenaren kontra. Ezusteko handia eman du Amurriok Tabiran. Axier Intxaurragak partiduaren atarian ohartarazi zuen aurten beheko taldeen kontra ibili direla okerren etxean eta berba profetikoak bailiran, Amurriok hiru puntuak eraman zituen Tabiratik zapatuan. Durangoko Kulturalak lau partidu galdu ditu aurtengo denboraldian etxean. Laudio liderraren kontrako porrotak ez zuen inor asaldatu, aukeran barruan sartzen zelako, baina Zamaudioren eta Arenasen kontrako porrotek min handiagoa eman zuten. Gainera, aurten etxean golik sartu ez duen hiru aldietan galdu egin du Durangoko taldeak, hirurak ere emaitza berdinagaz: 0-1. Datorren domekan Santurtziren kontra jokatuko dute etxetik kanpora. Santurtzi 16. dago eta orain arte etxean jokatutako hamar partiduetatik bi irabazi ditu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!