Durango Ilarduyak mailari matematikoki eustea ahalbidetzen dion garaipena lortu du Hernaniren kontra (29-20).
Durango Ilarduyak mailari matematikoki eustea ahalbidetzen dion garaipena lortu du Hernaniren kontra (29-20).
Zortzigarren urtez segidan, Durango Ilarduyak ohorezko B mailan jokatuko du datorren denboraldian. Asteburuan, Hernaniren kontrako derbian 29-20 menderatu zituzten gipuzkoarrak eta liga amaitzeko azkenengo jardunaldiaren faltan matematikoki mailari eusteko adina puntu batu dituzte. Uribealdea azkenengo sailkatuaren patua aspalditik erabakita zegoen (lau puntu bakarrik dituzte), baina B.U.C. Barcelona eta Durango Ilarduyak borroka latza izan dute. Azkenean durangarren aldera erori da balantza.
[img]http://www.anboto.org/images/8700/8745/1.jpg[/img]