Leioaren zelaian hiru puntuak batu ditu Durangoko Kulturalak (1-2). Aurtengo denboraldian kanpoan jokatutako hamar partiduetatik zazpi irabazi ditu.
Durangoko Kulturalak 1-2 menderatu du Leioa asteburuan eta, ondorioz, hirugarren postuan jarraitzen du. Bigarren itzulia oraintsu hasi den arren, play-off postuak gero eta argiago daude. Lehenengo laurek ez dute hutsik egiten eta gero eta alde nabarmenagoa hartzen ari dira. Laugarren dagoen Amorebietaren eta bosgarren dagoen Beasainen artean bederatzi puntuko aldea dago dagoeneko.
Laudio liderrak husna berdindu zuen Baskoniaren zelaian. Sestao River bigarrenak 2-0 menderatu zuen Gernika eta Amorebietak beste hainbeste egin zuen Portugaletagaz (2-1). Beasainek, aldiz, 1-0 galdu zuen Elgoibarren.
Kulturalak etxetik kanporako zazpigarren garaipena lortu zuen Leioan. Durangoko taldea da kanpoan puntu gehien batu dituen taldea hirugarren mailako multzo honetan. Horrez gainera, bigarren talderik golegileena da (32 gol) Laudioren atzetik (35). Datorren astean Amurrioren kontra jokatuko dute Tabiran.