Orio, Pasai San Pedro eta Azpeitiagaz lehiatu ziren durangarrak zapatuan Hiru Erregeen Mahaia saioko txapelketan. Marka berria ezarri zuten, gainera.
Orio, Pasai San Pedro eta Azpeitiagaz lehiatu ziren durangarrak zapatuan Hiru Erregeen Mahaia saioko txapelketan. Marka berria ezarri zuten, gainera.
Iker Lopez, Ekaitz Barrainkua eta David Garciak osatu dute Durangoko taldea. Lehenak arraunean egin du, bigarrenak bizikletan eta hirugarrenak korrika. Lehiaketan zehar, Unai Etxebarriak ere parte hartu izan du bizikletako proban.
Zapatuan jokatu zuten lauko finala. Arraun-makina matxuratu egin zen hasi orduko, eta beraz, taldeen artean adostu zuten kanporaketetako denborak erabiltzea finalerako. Durangarrak izan ziren proba egiten lehenak, eta marka berria ezarriz osatu zuten. Izan ere, Barrainkuak 6 minutu eta 15 segundutan egin zuen bost kilometroko lana. Gero, David Garciak distantzia laburrean Euskal Herriko lasterkari onenen artean dagoela erakutsi zuen, bi kilometroak 5 minutu eta 49 segundutan bete zituen-eta Bidezabalekoak. Guztira, marka berria: 15:02.
Azaroan hasi zen txapelketa hau, eta durangarrek Zornotza eta Gernika menperatu zituzten kanporaketetan. Maila altuko eta afiziontuetako kirolariak egon dira parte hartzen; Pasai San Pedrok Mikel Astarloza izan du taldean, esaterako. Saioak zuzenean transmititu ditu Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia programak.
Info+: eitb.com
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8625/1.jpg[/img]