Eszenan Iñake Iratorza, Haritza Rodriguez eta Javi Tirado dituen lana da, abenduaren 19an, 18:00etan estreinatuko duten Ogro txikia antzezlana. Agurtzane Intxaurraga eta Arantza Iturbek elkarlanean moldatu dute nazioartean umeei zuzenduriko antzezlanei dagokienean gehien itzulia den Suzanne Lebeau Quebeck-eko antzerkigileak 1.997an argitaratu zuen lana.
Eszenan Iñake Iratorza, Haritza Rodriguez eta Javi Tirado dituen lana da, abenduaren 19an, 18:00etan estreinatuko duten Ogro txikia antzezlana. Agurtzane Intxaurraga eta Arantza Iturbek elkarlanean moldatu dute nazioartean umeei zuzenduriko antzezlanei dagokienean gehien itzulia den Suzanne Lebeau Quebeck-eko antzerkigileak 1.997an argitaratu zuen lana.
Gorakada antzerki taldeak, lan-talde zabal bezain eskarmentuduna bildu du antzerki literaturako harribitxitzat duten Lebeau autorearen antzerkiko mundua euskaratzeko. Iñake Irastorza aktoreak aurkezpenean azpimarratu duenez, \"testu filosofiko eta oso poetikoa\" da Ogro txikia antzezlanekoa: askatasunari, arazoei aurre egiteari, desberdinen arteko berdintasunari, beldurrari... buruzko gogoetak biltzen dituena.
Sarritan umeei zuzenduriko antzerkian tabutzat jo izan diren gaiei heldu die Gorakada antzerki taldeak. \"Zer kontatzen den bezain inportantea dela nola kontatzen den\" ohartuta, testua oholtzaratzeko modua sakon landu dutela azaldu du lan-taldea zuzentzen jardun duen Agurtzane Intxaurrondok.
[img]http://www.anboto.org/images/8600/8609/1.jpg[/img]
Horrela, testua irakurtzean hitzen bitartez \"belarrietatik sartzen den mundu hori, irudiak baliatuz begietatik ere zelan helarazi bilatu dugu\", adierazi du zuzendariak. Horretarako, baso zein etxe izan litekeen eszenografia, soinu paisajeak eta musika landu dituzte bereziki. Gorakada taldeagaz elkarlanean hainbat lan burutu dituen Fran Lasuen musikariak prestatu du ikuskizunerako musika, eta Jose Ibarrolak eszenografia.
Gorakada taldeko Alex Diaz antzezlanaren koordinatzaile orokorrak azpimarratu duenez, testua bera moldatzeko lana, interpretazioa eta eszenografia, iluminazioa zein jantziak, eta zuzendaritza lana dira Ogro txikia emaitza \"ausarta\" eman dutenak. Umeak eta euren imajinarioa gutxietsi beharrean, nabarmendu du Lasuenek, \"arriskuak hartzetik sortzen baita gehienetan edertasuna\".
Durangoko domeka honetako estreinaldiaren ostean, besteak beste, Berrizko eta Abadiñoko Kultur Etxeetan izango dira datozen hileetan antzezlanaren emanaldiak.