Xabiren gol goiztiarragaz Durangoko Kulturalak hiru puntuak ekarri zituen Elgoibartik.
Durangoko Kulturalak hirugarren mailako azken sailkatua bisitatu zuen asteburuan. Xabik seigarren minutuan sartutako gola nahikoa izan zuten Axier Intxaurragaren gizonek hiru puntuak batzeko. Partidu itzel bat jokatu ez arren, Kulturalak talde lanean eta sendotasunean oinarritu zuen garaipena.
Ondorioz, Kulturalak hirugarren darrai
sailkapenean. Laudio liderrak 0-1 menderatu du Zamudio eta Sestao Riverrek berdindu egin du Leioan. Amorebietak laugarren postuari eusten dio Zallari 3-0 irabazita eta, gainera, Beasain bosgarrenarekiko aldea handitu du, gipuzkoarrek bana berdindu baitute etxean Lagun Onak-en kontra.