Nazioarteko Durango Uria sinposioa gaur izango da Elkartegian. Hainbat adituk emango dute euren iritzia, tartean UEFAko Mediku Batzordeko ordezkariak ere bai. Medikuntza teknikariak eta Athleticeko jokalariak izango dira bertan, antolatzaileek azaldu dutenez.

Kirolenek, Kirol irakaskuntzen ikastetxe publikoa, Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaritzaren laguntzagaz antolatuko du futboleko lesioei buruzko I. Durango Uria Nazioarteko Sinposioa.
Antolatzaileen arabera, \"Sinposio honetan Futboleko lesioetan nazioarteko aditurik nagusienek parte hartuko dute\". Ekitaldian goi mailako futbol taldeetako medikuntza zerbitzuetako teknikariek parte hartuko dute (Athletic Club, Real Sociedad, Osasuna, Españoleko, Real Murcia, Eibar, Rubin Kazan...). Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariak eta Real Sociedadeko staff teknikoko kideak ere han egongo direla aurreratu dute.
Egun osoko programazioa prestatu dute, goizeko 09:00etan hasiz eta arratsaldeko 19:15 bueltan amaituz. Hizlarien artean, UEFAko Mediku Batzordeko Jan Ekstrand edota Pako Aiestaran entrenatzaile eta Liverpool moduko taldeetan ibilitakoa nabarmendu daitezke. Alor honetan punta-puntan dauden nazioarteko osasun zentroetako ordezkariak ere aipatu daitezke.