'Gazteen bizimodua Durangaldean' bideoak irabazi du 'Durangaldea Bizi' bideo lehiaketa

Anboto 2010ko abe. 9a, 11:24

Guztira 20 lan aurkeztu dira lehiaketara. Maristak ikastetxeko ikasle talde batek jaso du saria.

Gerediaga Elkarteak eskualdeko gazteek Durangaldea zelan bizi duten erakusteko helburuarekin bideo lehiaketa bat antolatu du lehenengoz eta irabazlearen berri atzo, Durangoko Azokaren azken egunean, jakitera eman zuen. Guztira, 20 lan aurkeztu dira lehiaketara. Lan irabazlea \"Gazteen bizimodua Durangaldean\" izeneko ikus-entzunezkoa izan da eta Maristak ikastetxeko Deiene Usategi, Iratxe Landa, Claudio Legido eta Leire Blanco ikasleak izan dira egileak. Sari modura, Eroski Bidaiak-ek emandako abentura asteburua jaso dute. Hiru minutuko bideoan, antzinako argazkiak erakutsiz eta gaur egungo irudiekin jarraituz, antzinako eta egungo gazteen bizimoduaren konparazioa egin dute irabazleek. Lehiaketara aurkeztutako lanak durangokoazoka.com webgunean ikusi daitezke. 13 eta 17 urte arteko Durangaldeko ikasleen artean eratu du lehenengoz Gerediaga Elkarateak lehiaketa eta izan duen harrera ikusita, datorren urterako bigarren lehiaketa ere antolatuko dutela aurreratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!