Kurdistan eta bere kultura ezagutzeko ekitaldiak, gaur

Anboto 2010ko abe. 5a, 10:00

Euskara eta kurdueraren gaineko mahai-inguruaz gainera, beste bi ekitaldi izango dira Durangoko Azokaren inguruetan.

Euskal Herria eta Kurdistan urrun dauden herriak badira ere, apur bat gertuago egongo dira domeka honetan. Euskara eta kurdueraren gaineko mahai-inguruaz gainera, beste bi ekitaldi izango dira Durangoko Azokaren inguruetan. Arratsalde partean izango dira biak. 16:30ean Kurdistaneko abestiak eta dantzak ezagutaraziko dituzte Haur Literatura Aretoan. Zinar Ala eta Siwar Ala aktibista kurduek euren herrialdeko abesti laburrak eta dantzak erakutsiko dizkiete gaztetxoenei. Azokako aretoan, 18:30ean, adierazpen askatasunaren gaineko Nik ere badut hitza mahai-ingurua hasiko da . Martxelo Otamendik moderatuko du ekitaldi hori, eta mahaiaren inguruan kazetaritzaren gainean egingo dute berba Eser Uyansiz Azadiya Welat egunkariko zuzendariak eta Martin Garitano kazetariak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!