Disko berri bana aurkeztuko dute gaur, 22:00etatik aurrera Plateruenean.
Disko berri bana aurkeztuko dute gaur, 22:00etatik aurrera Plateruenean.
Atom Rhumba bilbotarrak bueltan dira. Seigarren diskoa dakarte besapean: Gargantuan Melee. Rocka jorratzen dute, baina beste hainbat estilotatik edanez. Planteamendu ausartak eta konplexurik bakoak dira eurenak.
Gernikako Audience taldeak lagunduko die euren itzuleran. Amerikanuak dokumentalaren soinu banda sortu berri dute, eta berau entzuteko aukera ederra izango dute zaleek. Ibilbide luze eta oparoa duen taldea da Audience.