Kenzazpi, lan berria aurkezten

Anboto 2010ko abe. 4a, 10:00

Ortzimugak begietan lan berria aurkeztuko digu talde gernikarrak gaur, gaueko 22:00etatik aurrera. Bere ibilbideko seigarren diskoa da hau; laugarrena, akustikoa eta zuzenekoa kontatu ezean.

Ortzimugak begietan lan berria aurkeztuko digu talde gernikarrak, gaueko 22:00etatik aurrera. Bere ibilbideko seigarren diskoa da hau; laugarrena, akustikoa eta zuzenekoa kontatu ezean. Aurreko lanetan baino doinu espektro zabalagoa eskaini ziguten Argiak diskoan, eta oraingo honetan ere horretan sakondu dute. Pertsonalitate berezia eratu du Kenzazpik, Euskal Herrian aitzindaria eta nobedadea dena momentu honetan. Sentipenak, argiak, urruneko doinuak... Ortzimugarako bidaian eroango gaituzte gernikarrek zapatuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!