Gatiburen kontzertua, gaur, Plateruenean

Anboto 2010ko abe. 5a, 10:00

Gernikako taldeak Zuzenean bizitzeko gogoa disko berria aurkeztuko du, 22:00etan

Gernikako taldeak Zuzenean bizitzeko gogoa disko berria aurkeztuko du. Hiru disko kaleratu ondoren, Gatibu taldea zuzeneko lan bategaz dator Durangora: Zuzenean bizitzeko gogoa. Lan honetako hainbat irudi, gainera, Platerueneko kontzertu batean grabaturikoak dira. DVD formatuan ipini dute salgai. Alex Sarduik gidatzen duen taldea 2002an hasi zen bidea zabaltzen, eta lehenengo diskoak edukitako arrakastari eusten jakin dute. Alkondarie! efektua ez dela kasualitatea erakusten dabiltza, eta horixe bera azalduko dute Plateruenean, zuzenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!