Gerediaga elkarteak antolatzen duen Euskal Liburu eta Disko Azoka salerosketarako gune bat baino askoz gehiago da. Euskal egileek euren lanak aurkezteko plaza izango dute Durangon, abenduaren 4tik 8ra.
Gerediaga elkarteak antolatzen duen Euskal Liburu eta Disko Azoka salerosketarako gune bat baino askoz gehiago da. Euskal egileek euren lanak aurkezteko plaza izango dute Durangon, abenduaren 4tik 8ra.
Azoka hainbat nobedadegaz datorkigu aurten. Areto nagusiak kokapen berria dauka: erakustazoka barruan, sarrera nagusitik, Gerediaga elkartearen gunearen atzean dago. Egitarau nagusiko ekitaldiak antolatzeaz gainera, erakusleen aurkezpenetako lekua ere bada. Haur Literatur Aretoak ere kokapen berria du Elkartegian. Berbaro elkarteak antolatutako ekimenean 2-12 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete. Ahotseneak, berriz, karpa dauka Azokaren ondoan. Sortzaileen gunean egileek publikoagaz hartu-eman zuzena eta hurbilekoa izango dute.
Azoka zenbakitara ekarrita, guztira 138 erakuslek parte hartuko dute; horietatik 8 berriak dira. Gerediaga elkarteak jakitera eman duenez, Landako Gunean 285 stand jarriko dituzte; teknologia berrien atalekoak izango dira 19. Nobedadeei dagokienez, Azokako plazan 505 lan berri aurkeztuko dituzte (339 liburu, 85 disko, 30 aldizkari, 20 bideo, 9 CD-ROM eta bestelakoak 22 izango dira) .
Kantujira
Kantujira ireki eta parte-hartzailea antolatuko dute abenduaren 5ean, domekan, Durangoko Azokan. Euskal Herria kantuz ekimenaren bultzatzaileek Euskal Herri osoko kantu taldeei proposamena bidali diete. Durangoko Azokako plazan kantuzaleen elkarretaratzea 12:00etan izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Ondoren, Kantujiran irtengo dira Ezkurdi, Andra Mariko elizpea, Goienkale eta abar zeharkatuz, 14:00etarako Azokara bueltatzeko. Ondoren, bazkarian elkartuko dira Landako eskolan. Bazkalostean, 17:00etan, kantujira abiatuko dute ostera ere, 19:00etan azken kantu saioa Azokan antolatzeko.