Durangar bik parte hartuko dute Bergarako pilota txapelketan

Anboto 2010ko abe. 3a, 11:35

Larunbatean eta igandean Carrillo eta Aranburu durangarrek lau t\'erdian jokatuko dute.

Larunbatean eta igandean Carrillo eta Aranburu durangarrek lau t\'erdian jokatuko dute. Asteburu honetan hasiko da Bergarako pilotalekuan jokatuko duten II. Soraluce Torneoa lau t\'erdian. Parte hartuko duten 75 pilotarietatik 34 gipuzkoarrak, 17 nafarrak, 12 bizkaitarrak, 8 arabarrak eta 4 errioxarrak dira. Bizkaitarren artean Carrillo eta Aranburu durangarrak daude. Carrillok zapatu arratsaldeko jaialdian jokatuko du Sancho usurbildarraren aurka. 18:00etatik aurrera bost neurketa jokatuko dituzte eta durangarrarena hirugarrena da. Domekan, 10:30etik aurrera beste lau partidu egongo dira ikusgai. Aranburuk Lizarralde elgoibartarra izango du arerio bigarren partiduan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!