Joseba Jaka oroitu eta euskara bultzatzeko lasterketa

Anboto 2010ko aza. 29a, 12:59

Abenduaren 8an, Joseba Jakaren Oroimenezko IX. Lasterketa korrituko dute Durangoko kaleetan.

Abenduaren 8an, Joseba Jakaren Oroimenezko IX. Lasterketa korrituko dute Durangoko kaleetan. Joseba Jakaren oroimenez eta euskara eta kirola uztartu guran, Berria egunkariak eta Euskarria kirol elkarteak bederatzigarren bider antolatuko du zazpi kilometroko herri lasterketa Durangoko kaleetan zehar. 45. Euskal Disko eta Liburu Azokako azkenengo egunean, eguazten goizean, gauzatuko dute Bidezabal atletismo taldea eta Iurreta Txirrindulari Elkartea laguntzaile dituen ekimena. Urtero legez, Ezkurdin batuko dira parte-hartzaile guztiak. Nagusien lasterketa 11:45ean hasiko dute eta gaztetxoena 10:30ean. Gaztetxoak lau kategoriatan banatuko dituzte adinaren arabera. Benjaminentzako 600 metroko lasterketa prestatu dute; kimuak 1.200 metroan ibiliko dira korrika. Ondoren datozen kategoriak biak, haurrena eta kadeetan, bateratu egin dituzte. Beraz, adin tarte horretako neskentzako 1.500 metroko ibilbidea prestatu dute eta adin berdina duten mutilentzako kilometro bikoa. Nagusiek, ohi moduan, zazpi kilometroko ibildeari aurre egingo diote. Bi eta bost kilometroko zirkuiteiu itzuli bana emanda helmugaratuko dira korrikalariak Ezkurdin. Iaz Cristina Petite abadiñarrak erakustaldi handia emanda irabazi zuen emakumeetan eta Alberto Barberenak gizonetan. Lasterketaren ondoren, 13:00etan, sari banaketa egingo dute Plateruena Kafe antzokian. Hainbat jatetxetan bazkaltzeko txartelak ere zotz egingo dituztela jakinarazi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!