Beasainek 1-0 menderatu du Durangoko Kulturala.
Denboraldiko bigarren porrota eta etxetik kanporako lehenengoa jasan du
Durangoko Kulturalak Beasainen aurka (1-0). Alberto Alejandrok sartutako gol bakarrak eman zion garaipena talde giputxari.
Laudiok ere ezin izan ditu hiru puntuak batu Portugaleten (1-1). Ondorioz, Laudio liderraren eta Kulturalaren arteko aldea hiru puntutakoa da
sailkapenean. Sestao River sasoiko dabil eta Aurrera Vitoria 0-1 menderatuta bigarren kokatu dira Kulturalagaz puntuetara berdinduta. Amorebietak ere ez du onenen multzotik erori nahi eta Santutxuri 1-0 irabazita laugarren dago play-off postuan.