Rafa Rueda, gaur, Kantuaren Kantoian

Anboto 2010ko aza. 18a, 11:26

Bideoa: Gu ta gutarrak (2007)

Kantuaren Kantoia ekimeneko hirugarren solasaldi-musikatua izango da gaur Plateruenean, 20:00etan, Rafa Rueda gonbidatu dela. Jonan Hernandezen gidaritzapean, \"poesia eta musikaren arteko hartu-emana\" izango ei du ardatz gaurko solasaldiak, Ruedak berak Anbotori aurreratu dionez. Pentsatuta daukazu errepertorioa? Oraindik asko zehaztu barik daukat kanten zerrenda, baina poesiaren eta musikaren harremana ardatz moduan hartuta jardutea da buruan darabildan ideia. Oraindik nahiko airean; zehazteke daukat errepertorioa, baina. Antzeko emanaldietan jardun duzu? Elkarrizketatzaile bategaz ez, baina ikastetxe eta euskaltegietan jardun izan dut kanten sorkuntza eta bilakaeraren gainean halako berbaldi-musikatuetan. Gustuko duzu zure lanaz berba egitea?
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!