Kulturala garaipenaren bidera itzuli da

Anboto 2010ko aza. 15a, 14:00

Joan zen asteburuan denboraldiko lehenengo porrota jaso izanak ez du Durangoko taldea kokildu eta asteburu honetan hiru puntuak ekarri ditu Azpeitiatik

Joan zen asteburuan denboraldiko lehenengo porrota jaso izanak ez du Durangoko taldea kokildu eta asteburu honetan hiru puntuak ekarri ditu Azpeitiatik. Kulturalak 1-2 irabazi du Azpeitiako Lagun Onak taldearen zelaira egindako bisitan. Beraz, Axier Intxaurragaren mutilek erreakzio ezinhobea izan dute joan zen asteburuan etxean Laudioren kontra jaso zuten denboraldiko lehenengo porrotaren aurrean. Laudio liderrak ere ez du hutsik egin eta 4-0 menderatu du Zarautz. Amorebietak, aldiz, ustekabean, galdu egin du etxean Santurtziren kontra (0-1). Ondorioz, Durangoko Kulturalak bigarren postua errekuperatu du sailkapenean eta Laudio lau puntu goitik dauka.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!