Berbaldi musikatuen bigarren saioa izango da gaur Plateruenean, 20:00etan.
Joan zen astean Imanol Ubeda (Bide ertzean, Deabruak Teilatuetan) gonbidatu zian ondoren, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariaren txanda izango da gaur. Zea Mays taldeak Era izeneko diskoa kaleratu berri du, eta bertako hiru kanta joko ditu taldeko gitar-joleagaz batera. Lehenagoko beste abestiren bat ere joko dutela aurreratu dute.
Sarrera doan da, eta bertaratu ezin denak interneten jarraitu dezake zuzenean,
www.plateruena.net/bloga atarian.