Azaroaren 22ko musikarien Done Zizili egunagaz bateginda, gaurko antolatu dute Bartolome Ertzilla musika eskolan ikasleen emanaldia.
Azaroaren 22ko musikarien Done Zizili egunagaz bateginda, gaurko antolatu dute Bartolome Ertzilla musika eskolan ikasleen emanaldia. Durangoko Montevideo kaleko musika eskolako aretoan izango da, 19:00etan, kontzertua.
Musika eskolan urte guztian zehar ontzen jarduten dutena oholtzaratuko dute ikasleek. Besteak beste, pianoa, biolina, biolonchelloa, klarinetea, flauta, bateria, oboea eta biola joko dituzte azaroaren 18ko emanaldian musika ikasleek, eta esterako, Beethoven, Vivaldi, eta Prokofieff musikarien obrak interpretatuko dituzte. Taldean zein bakarka jardungo dute eguen iluntzeko kontzertuan.