Alice Cooperren kontzertua bertan behera geratu da

Anboto 2010ko aza. 10a, 13:26

Antolatzaileek diotenez, arazo logistikoengatik suspenditu behar izan dute kontzertua. Arizonako musikariak hilaren 22an eskaini behar zuen bere ikuskizuna.

Antolatzaileek diotenez, arazo logistikoengatik suspenditu behar izan dute kontzertua. Arizonako musikariak hilaren 22an eskaini behar zuen bere ikuskizuna. Gaurtik aurrera, sarreren dirua bueltatzen hasiko dira, sarrerak erositako leku berean. Bartzelona, Madril, Valladolid edota Santiagora joan gura duten zaleek, antolatzaileekin jarri beharko dute hartu-emanetan. 93 322 99 80 telefono zenbakia edo info@rocknrock.com helbidea ipini dituzte horretarako aukera moduan. Bartzelonan hilaren 23an izango da, Madrilen 24an, Valladoliden 26 eta Santiagon 27an.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!