Oraintsu Azerbaijango Bakú herrian jokatutako Europako taldekako txapelketa irabazi du Jon Garcia durangarrak.
Oraintsu Azerbaijango Bakú herrian jokatutako Europako taldekako txapelketa irabazi du Jon Garcia durangarrak.
Emakumeetan Espainiako selekzioak lehenengo amaitu zuen. Gizonak, berriz, hirugarren geratu ziren. Azkenean, batzuen eta besteen puntuak batuta, Espainiako selekzioak irabazi zuen txapelketa eta bertako kide izan da Jon Garcia durangarra.
Gizonetan Turkia, Italian eta Herbeheretako selekzioak egokitu zitzaizkion ligaxkan. Emakumeek zein gizonek ligaxkako lehia guztiak (launa borrokaldikoak) irabazi zituzten. Garciak lehenengo eta bigarren borrokaldiak galdu egin zituen Italiako Basileren (6-7) eta Herbehereetako Greevink-en (3-4) aurka. Ligaxka azkenengo neurketan, aldiz, garaipen handia lortu zuen Europako txapelduna zen Turkiako ordezkariaren kontra: 9-3 menderatu zuen Pinnarcik turkiarra.
Gizonek final laurdenetan 3-1 kanporatu zuten Danimarka. Final erdietan, ordean, Errusia gehiago izan zen. Borrokaldian bina berdindu ondoren, desenpatea jokatzea Garciari egokitu zitzaion, baina ezin izan zuen aurkari errusiarra menderatu.
Emakumeak lehenengo geratu ziren finalean Turkiari 3-1 irabazita.
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8418/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/8400/8418/2.jpg[/img]