Imanol Ubedak zabaldu zuen aurtengo Kantuaren Kantoia.
Bide Ertzea edota Deabruak Teilatuetan taldeetako kideak burutu zuen ekimen honetako lehen saioa, Jonan Hernandez kazetariaren aginduetara. Eguen honetan Aiora Renteria, Zea Mayseko abeslaria, izango da gonbidatu Plateruenean. Zea Mays taldeak Era izeneko diskoa kaleratu berri du, eta bertako hiru kanta joko ditu taldeko gitar-joleagaz batera. Lehenagoko beste abestiren bat ere joko dutela aurreratu dute.