Durango Ilarduyak Universidad de Vigo taldearen kontra jokatuko du gaur, 12:00etan, Arripausuetan.
Durango Ilarduyak Universidad de Vigo taldearen kontra jokatuko du gaur, 12:00etan, Arripausuetan.
Aratz Gallastegiren taldeak etxeko bolada onari jarraipena eman gura dio. Izan ere, orain arte Durangon jokatutako partidua biak irabazi dituzte.
Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldietan Barcelona Universitario (29-17) eta Uribealdea (27-7) menderatu zituzten, hurrenez hurren. Egia da talde horiek sailkapeneko azken postu bietan daudela, baina ohorezko B mailan ez dago partidu errazik. Universidad de Vigo taldea sailkapenean hirugarren dago, Getxo liderrarengandik hiru puntura, eta durangarrek aurtengo lehenengo erronka gogorra izango dute domekan.
Etxean irabazitakoa ezin du handik kanpora borobildu Durango Ilarduyak. Oviedoren eta Bartzelonaren kontrako biak galdu dituzte orain arte.