Mendi materiala batuko du Alpinok merkaturako

Anboto 2010ko aza. 7a, 10:00

Urtero legez, Alpino-Tabira mendizale taldeak mendiko materialen merkatu txikia antolatuko du, azaroaren 12an eta 13an. Hilaren 9an eta 11n, saldu gura duenak materiala eroan dezake Alpinoren lokalera.

Urtero legez, Alpino-Tabira mendizale taldeak mendiko materialen merkatu txikia antolatuko du, azaroaren 12an eta 13an, Alpinok Goienkalen duen egoitzan. Horretarako, ohi duten legez, materiala saldu gura dutenentzat egun bi ezarri dituzte materiala eraman dezaten. Azaroaren 9an eta 11n, 20:00etatik 21:00etara, Alpinoren egoitzara eroan ahalko da materiala: arropak, eskalatzeko gauzak, kanpin dendak, botak, liburuak, motxilak… Merkatua azaroaren 12ko ostiralean eta 13ko zapatuan egingo dute. Ostiralean 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Zapatuan, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Ondoren, saldu ez den materiala edo dirua jasotzeko, azaroaren 16an eta 18an, 20:00etatik 21:00etara, Alpino-Tabiraren egoitzatik igaro beharko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!