'Sineskeria, magia eta sorginkeria Erdi Aroan' gaia, Durangoko Kurutzesantu museoan

Anboto 2010ko aza. 3a, 10:00

Zortzigarren edizioa du Durangoko Krimenaren Historia zentroak antolatzen duen historiari buruzko mahai inguruak.

Zortzigarren edizioa du Durangoko Krimenaren Historia zentroak antolatzen duen historiari buruzko mahai inguruak. Azaroaren 4an eta 5ean, Sineskeria, magia eta sorginkeria Erdi Aroan izenburuagaz, Durangoko Kurutzesantu Museoan burutuko dituzte. Eguenean eta barikuan, goizean goiz hasita eta egun osoan zehar izango dira berbaldi eta mahai-inguruak. Azaroaren 4an, Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, Mª Jose Balier Kultura zinegotziak eta Iñaki Bazan Krimenaren Historia zentroaren zuzendariak egingo dute 09:30ean aurtengo edizioaren aurkezpena. Ondoren, besteak beste, zientzia, medikuntza, eta literaturaren inguruan jardungo dute Durangoko hitzordura etorritako Katalunia, Granada, Kantabria, Madril eta Euskal Herriko unibertsitateetatik etorritako doktore eta irakasleek. Sineskeria, magia eta sorginkeria gaitzat hartuta egun bitan egingo dituzten bederatzi berbaldiez gainera, Durangon zehar bisita gidatua, eta Pedro Oleak 1984an zuzendu zuen Akelarre filmaren emanaldia eta ondorengo solasaldia ere egingo dituzte Durangoko Krimenaren Historia zentruak zortzigarren urtez antolatu duen mahai-inguruan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!