Urriaren 30eko San Agustin kulturguneko Les Sacqueboutiers taldearen antzinako musika emanaldiak zabalduko du Durangoko XXI. Musika Hamabostaldia.
b>Urriaren 30ean, San Agustin kulturgunean, Les Sacqueboutiers taldearen antzinako musika emanaldiak zabalduko du Durangoko XXI. Musika Hamabostaldia. Hiru hamarkadan musika egiten diharduen taldea da Frantziako Tolosatik datorrena, eta XVII. mendeko musikan dira espezialistak. Antzinako haize instrumentu metalezkoak dira taldearen oinarria.
Azken hogei urteetan abiatutako bideari jarraituz, musika klasikoa da Bartolome Ertzilla Musika Eskolak antolatzen duen zikloaren ardatza. Oinarri horretatik baina, eta hamabostaldiaren ezaugarri nagusi denez, askotariko formatu eta estiloak programatu dituzte urri eta azarorako.Egitarauko lehenengoa den zapatuko antzinako musika emanaldiaren ostean, azaroaren 7an eta 14an, dira beste emanaldi biak.
Nafarroako musika erakunde zaharrena den Iruñeko Katedraleko orkestrak eta 35 lagunek osatzen duten abesbatzak eskaniko dute Durangoko Musika Hamabostaldiaren bigarren emanaldia: Durangoko Andra Marian, 19:00etan da azaroaren 7an, bigarren hitzordua.
Oboea jotzen duen Eduardo Martínez Caballer valentziarraren eta Hardgrave soka laukotearen emanaldiak itxiko du bestalde, aurtengo Durangoko musika hamabostaldia. Kurutze Santuaren ermitan, azaroaren 14an, 19:00etan eskainiko dituzte Eduardo Martinezek, eta biolin, biola eta biolontxeloagaz lagunduko duten lau musikariek.