'Izarren argia' estreinatuko dute gaur

Anboto 2010ko urr. 22a, 14:45

Durangoko Baleuko ekoizpen-etxearen pelikula gaur helduko da zinema-aretoetara.

Durangoko Baleuko ekoizpen-etxearen pelikula gaur helduko da zinema-aretoetara. Saturrarango kartzelan emakumeek bizitakoak kontatzen ditu \'Izarren argia\' Baleukoren pelikulak. Donostiako zinemaldian estreinatu zuten filma, eta zinema aretoetara gaur helduko da. Aktore ezagunak daude tartean, Barbara Goenaga, adibidez. Liburua kaleratu dute ere, filmaren oinarri diren emakumeen testigantzak eta faxismoak emakumeei zuzendutako errepresioaren gainean: \'No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos\'. Maria Gonzalez durangarrak idatzi du liburu hau.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!