Txistuagaz jotzeko sorturiko musika konposizioen estreinaldiak eta zenbait kantaren moldaketa berriak eskaintzeko Silboberri elkarteak antolatzen duen txistu kontzertuaren hamaseigarren edizioa da gaur, urriaren 23an, Landako Gunean izango dena. Txistuaren doinuak laguntzen, besteak beste baina, perkusioa, baxua eta pianoa ere izango dira Landako Guneko emanaldian entzungai. Txistua jotzen, Sergio eta Ortzi Torices, Aitor Amilibia eta Iñaki Martinek jardungo dute besteak beste, eta hiru abesbatzek ere hartuko dute parte: Bilboko Euskeria, Gernikako Andra Mari, eta Durangoko Doinu Zahar abesbatzek. Instrumentu eta ahotsez gainera, dantza emanaldia ere badago Landakon: Durangoko Kriskitin dantza taldeak eta Tantai taldeak egingo dituzte euren koreografiak. Euskal Herriko musikariek sorturikoak dira txistuagaz jotzeko sortutako abesti guztiok, eta lehenengoz batzuk, eta moldaketa berrietan eskainiko dituzte beste batzuk. Guztira hamar konposizio dira, 20:00etan hasita eskainiko dituztenak.