Kulturalak irabazi eta sailkapenean aldendu egin du Sestao River

Anboto 2010ko urr. 25a, 10:25

Durangoko Kulturalak 0-2 irabazi dio Eibar B-ri. Sestao Riverrek berdindu egin du etxean eta orain lau puntuko aldea ateratzen diote durangarrek.

Durangoko Kulturalak 0-2 irabazi dio Eibar B-ri. Sestao Riverrek berdindu egin du etxean eta orain lau puntuko aldea ateratzen diote durangarrek. Amorebieta, Laudio eta Durangoko Kulturalaren erritmoari ezin dio beste inork eutsi oraingoz. Badira asteburu batzuk hiru taldeek puntuak hirunan batzen dituztela eta Sestao Riverri ere kostatzen ari zaio marka hori berdintzea. Lehenengo hirurek berriro ere garaipen bana lortu dute asteburuan eta Sestao Riverrek berdindu (1-1) egin du Beasainen kontra; ondorioz, Durangoko Kulturalak lau puntuko aldetxoa hartu dio. Durangoko Kulturalak 0-2 irabazi zion Eibar B-ri. Mikelek sartu zuen aurreneko gola lehenengo zatia amaitzear zegoenean. Bigarren zatiko 83. minutuan Ibonek segurtatu zituen hiru puntuak gol eder batekin. Ondorioz, beste astebetez, Durangoko Kulturalak galdu barik jarraituko du eta dagoeneko bederatzigarren jardunaldian daude. Gainera, hirugarren mailako talderik golegileena dira 19 golekin. Sailkapenean Amorebietak lider segitzen du 24 puntugaz; puntu kopuru bera du Laudiok ere eta Durangoko Kulturala puntu bakarrera dago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!