Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokagako antolaturiko ekimenen barnean antolatu du lehenengoz, bideo lehiaketa Gerediaga elkarteak. Eskualdeko 13 eta 17 urte arteko gazteak Durangaldea zelan bizi duten, irudi eta soinuen bitartez adieraztera bultzatu gura dituzte lehiaketagaz.
\'Durangaldea bizi\' izena duen lehiaketan azaroaren 19ra arte aurkeztu ahalko dituzte gazteek euren proposamenak: taldeka zein bakarka, baina ikastetxe baten babesagaz aurkeztu beharko dituzte proiektuak. Lanak interneteko Youtube edo Euskaltube sareetara igo, eta Gerediaga elkartearen egoitzara CD batean bidali beharko dituzte.
Azokako egunekin bat eginda Gerediaga elkarteak lehenengoz antolatu duen lehiaketaren oinarriak eta baldintza guztiak
www.gerediaga.com helbidean daude ikusgai. Parte hartzaile bakoitzak nahiago bezala, erreportajeak, elkarrizketak, film laburrak, irudi musikatuak, etab. aurkeztu ahalko dituzte lehiaketara.
Irabazleek abentura asteburu bat izango dute sari, eta abenduaren 8an, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egingo dute sari-banaketa ekitaldia. Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak gainera, Gerediaga elkartearen erakusmahaian erakutsiko dituzte.