Saskibaloi jairako izen-ematea hasita

Anboto 2010ko urr. 18a, 15:38

Urriaren 30erako antolatu dute jaiaren bigarren edizioa.

Urriaren 30erako antolatu dute jaiaren bigarren edizioa. Bertan parte hartu edota ikustera joateko gonbita egin dute Bizkaiko saskibaloi federazioak eta Bizkaiabasket fundazioak. Joan zen urtean 1.200 lagun batu zituen ekimen honek Landako Gunean, eta arrakasta ikusita, aurten ere egitea erabaki dute. Jolasa eta lehia uztartuko ditu jaialdiak. Eremu batzuetan jokoak eta puzgarriak ipiniko dituzte, eta lehiari dagokionez, hiru atal egongo dira: 3x3, jaurtiketa libre eta gaitasunena eta azkenik bi belaunaldiena. Azken honetan aita edo amagaz jokatuko dute umeek. Goizeko 10:00etan hasiko da jaia, eta iluntzeko 20:00ak arte ume eta gaztetxoek jolaserako aukera izango dute. 8 eta 16 urte artekoentzako eskaintza da jai honetakoa. Antolatzaileek adierazi dute \"Fernando Romay eta Bizkaia Bilbao Basket taldeko jokalari batzuen agerpena\" izango dela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!