Andoaindarrek 35-31 irabazi zieten mutrikuarrei domekako finalean.
Andoaindarrek 35-31 irabazi zieten mutrikuarrei domekako finalean.
Domekan jokatu zen San Fausto-BBK txapelketako finala. Andoain eta Mutrikuko bikoteak aurrez-aurre, eta azkenean lehenengoak garaile. Afizionatu mailako partidua izan arren, maila ona erakutsi dute torneoan zehar. Aizpurua anaiek jantzi zuten txapela, eta Beitia eta Txominek bigarren postuagaz konformatu behar izan zuten.
Finalaren aurretik, kadete mailako partidua jokatu zen. Urriola-Ibarlucea bikoteak 35-26 emaitza ipini zuen markagailuan Gandiaga II eta Arrietaren aurrean.