Zalla erraz menderatu eta sailkapenean hirugarren darrai Kulturalak

Anboto 2010ko urr. 18a, 11:34

Kulturalak 3-0 menderatu zuen Zalla. Iker Martinezek beste gol bat lortu zuen; zortzi jardunalditan sei daramatza.

Kulturalak 3-0 menderatu zuen Zalla. Iker Martinezek beste gol bat lortu zuen; zortzi jardunalditan sei daramatza. Durangoko Kulturalak hirugarren mailako hirugarren tokian eta lidertzatik puntu batera darrai asteburuan Zalla 3-0 menderatu ondoren. Hiru golak lehenengo zatian sartu zituzten. Lehenengoa Gorroñok lortu zuen eta bigarrena Muniozgurenek, berari egindako penalti bat gauzatuz. Jokaldi horretan Zallako jokalaria egotzi egin zuen epaileak eta hortxe amaitu zen neurketa. Atsedenaldira heldu aurretik Iker Martinezek denboraldiko seigarren gola sartu zuen. Bigarren zatian Zallak derrigorrean aurrera egin zuen, baina Basaurik apenas izan zuen lanik. Garaipen erosoa lortu zuen Axier Intxaurragak zuzendutako taldeak eta zaleek gozatu ederra hartu zuten.

Lehenengo zazpiren garaipena

Sailkapeneko lehenengo zazpi sailkatuek irabazi egin zuten asteburuan. Amorebietak lider darrai Aurrera Vitoriari 1-0 irabazita. Uste baino gehiago kostatu zitzaien azken sailkatua menderatzea. Laudio, Sestao River, Beasain, Leioa eta Arenasek ere garaitu egin zuten asteburuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!