Felix Espilla omenduko dute gaur Ezkurdin, jokatzerik izango ez duen arren

Anboto 2010ko urr. 13a, 09:36

Atzo, binakako finalean lesionatu eta gero, ezingo du jokatu Felixek bere omenaldian.

Atzo, binakako finalean lesionatu eta gero, ezingo du jokatu Felixek bere omenaldian. San Fausto eguneko jaialdia klasiko bat da egutegian, eta bertan omendu behar zuten Felix Espilla berriatuarra. 48 urte dituela erretiratuko da Felix, eta atzo, Hondarribian jokatutako bere azken finalean, lesionatu egin zen. Ezin izan zuen partidua amaitu; txapelketetatik agur tristea izan du beraz. Dena dela, gaur kantxa erdira irtengo du berriatuarrak Durangoko pilotazaleen omenaldia jasotzeko. Jaialdia honakoa izango da, arratsaldeko 17:30etik aurrera: 1. LANDER-ARRIOLA vs BEASKOETXEA-MUGARTEGI 2. GOIKOETXEA-PRADERA vs BEREIKUA-ENBIL Asteburuan Markinan ere omendu behar zuten, eta astebete atzeratuko da jaialdi hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!