Bereikua eta Felixek irabazi zuten emozioz beteriko finalerdia

Anboto 2010ko urr. 11a, 17:17

35-34 gailendu ziren Beaskoetxea eta Irastorzaren aurrean. Ezkurdi goraino bete zen neurketa ikusteko.

35-34 gailendu ziren Beaskoetxea eta Irastorzaren aurrean. Ezkurdi goraino bete zen neurketa ikusteko. [imgd]http://www.anboto.org/images/8200/8266/1.jpg[/imgd] Partidu orekatua jokatu zuten lau puntistek. Dena eman zuten kantxan, eta markagailuan gora eta behera ibili ziren, aurrea lehenengo batek eta gero besteak hartuz. 34nakoa markagailuan zela, Felixek egin zuen azken tantoa pilotakada itzel bategaz. Momentu klabean agertu zen. Binakako txapelketako finala martitzenean jokatuko da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Bereikua eta Felixek Egiguren II eta Lopez izango dituzte aurrean. Felix Espillaren azken finala izango da, gainera. Izan ere, erretiroa hartuko du 48 urteko atzelariak, profesionaletan 32 urtez aritu ostean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!