Gernikari 1-2 irabazi dio Durangoko Kulturalak. Amorebieta liderrak, aldiz, denboraldiko lehenengo porrota jaso du Zarautzen.
Gernikari 1-2 irabazi dio Durangoko Kulturalak. Amorebieta liderrak, aldiz, denboraldiko lehenengo porrota jaso du Zarautzen.
Durangoko Kulturalak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du asteburuan Gernikaren zelaian. Horrela, hirugarren mailan zazpi jardunaldi joan direnean, oraindik ez daki galtzea zer den Axier Intxaurragak zuzendutako taldeak. Beste datu esanguratsu bat: Orain arteko partidu guztiak irabazita zegoen Amorebietak 1-0 galdu duenez, Durangoko Kulturala da oraindik partidurik galdu barik darraien bakarra.
Gaizkak eta Ikerrek sartu zituzten lehenengo zatiko azkenengo hamar minutuetan Kulturalaren gol biak. Bigarren zatiko 70. minutuan Garciak markagailua estutu arren, hiru puntuek Durangorako bidea hartu zuten.
Zarautzen kontra 1-0 galdu arren Amorebietak lider jarraitzen du 18 punturekin. Laudiok puntu kopuru bera du bigarren postuan eta Kulturala hirugarren dago 17 punturekin.
Datorren asteburuan Kulturalak Zalla jasoko du Tabiran. Orain arte garaipen bakarra lortuta
sailkapenean 15. tokian dago Zalla. Amorebietak azkenengo tokian sailkatuta dagoen Aurrera Vitoria jasoko du etxean eta Laudiok Gernikaren kontra jokatuko du.