Tabirako Baquéren lan itzela saririk gabe geratu zen

Anboto 2010ko urr. 4a, 12:34

Partidu osoan aurretik joan ondoren, azken minutuan ihes egin zien garaipenak Cafes Aitonaren kontra (65-68).

Partidu osoan aurretik joan ondoren, azken minutuan ihes egin zien garaipenak Cafes Aitonaren kontra (65-68). EBA mailako estrainekoan Zornotzari irabazi ondoren, Tabirako Baquék zaleei beste poz bat ematea zuen helburu, baina Cafés Aitona taldeak durangarren nahia zapuztu zuen. Hala ere, ligako arerio indartsu baten kontra maila eta lehiakortasun handia erakutsi zuen Tabirakok eta porrotak sentzazio baikorrak utzi ditu. Partidua oso parekoa izan zen hasieratik amaierara. Lehenengo laurdenean Tabirako Baqué puntu bategatik nagusitu zen (18-17). Atsedenaldira ere markagailuan aurretik heltzea lortu zuten (37-34). Hirugarren laurdenaren amaieran Tabirako Baquék partidua ederto bideratuta zuen (57-50). Azken laurdenean, ordea, donostiarrek beren ofizioa erakutsi eta 8-18ko partzialagaz partiduari buelta ematea lortu zuten. Durangoko taldeak, aldiz, ez zuen azken minutuak jokatzen asmatu. Puntuak: Gurrutxaga (13), Astorkia (9), Igarza (8), Arteaga, M. Agirre, J. Agirre eta Tovini (6), Onaindia (5), Larrañaga (4) eta Menika (2).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!