Intxaurragaren mutilek 2-0 irabazi zieten zapatuan Santutxuri, eta liga hasiera honetan galdu barik jarraitzen dute.
Aukera gutxiko partidua izan zen zapatukoa, distira handirik bakoa. Kulturalak estrategia erabilita sartu zuen lehen gola; Odeik buruz egin zuen errematea. Hortik aurrera lasaiago jokatu zuten Intxaurragarenek.
Bigarren gola Muniozgurenek sartu zuen, norgehiagoka dagoeneko bere azkenetan zegoela. Partidu honetako emaitzari eskerrak, Durangoko taldeak hirugarren posturako jauzia eman du.
Aurreko jardunaldia