Mutriku eta Berriatua finalerdietarako sailkatu dira

Anboto 2010ko urr. 4a, 09:40

Datorren domekan elkarren kontra lehiatuko dira finalerako txartela lortzeko borrokan

Datorren domekan elkarren kontra lehiatuko dira finalerako txartela lortzeko borrokan. Asteburuan XXVII. San Fausto Zesta Txapelketako final laurdenak jokatu zituzten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Lehenengo partiduan Beitiak eta Txominek 30-26 menderatu ziruzten Markinako Arbe eta Salegi. Bigarrenean Berriatuako Aretxabaletak eta Ubillak emaitza berdinarekin kanporatu zituzten Gernikako Bidaburu eta Onaindia. Urriaren 10eko domekan, 11:30ean hasita, finalerdiak jokatuko dituzte. Joan den asteburuko irabazleak elkarren kontra ibiliko dira bigarren norgehiagokan. Lehenengoan Andoiango Aizpurua anaiak Noaingo Iturbide IIaren eta Bailoren kontra lehiatuko dute. Irabazleek urriaren 17an jokatuko dute finala.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!