Zesta txapelketako finalerdi bat Durangon

Anboto 2010ko ira. 30a, 11:51

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Master jai eta Jai Alive enpresako sei bikote onenak profesional mailako binakako zesta-punta txapelketa jokatzen dabiltza.

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Master jai eta Jai Alive enpresako sei bikote onenak profesional mailako binakako zesta-punta txapelketa jokatzen dabiltza. Iaz legez, aurten ere finalerdi bat Durangoko Ezkurdi Jai Alain jokatuko dute; urriaren 9an izango da, 22:30etik aurrera. Lehenengo finalerdia egun berean baina 18:00etan jokatuko dute, Markinan. Finala Hondarribiak hartuko du urriaren 12an. Iaz Foronda eta Lopezek jantzi zuten txapela. Aurten lehenengoak Hernándezegaz eta bigarrenak Egiguren II.agaz jokatuko dute. 2006an eta 2007an txapelketa irabazi zuten Goikoetxea eta Enbilek elkarregaz jokatuko dute. Bestalde, urriaren 13an Durangon eta 15ean Markinan Felix Espilla zestalari berriatuarra agurtzeko eta omentzeko jaialdiak egingo dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!