Punk-rocka jorratzen, besteak beste lau hamarkada daramatzaten taldeak igoko dira Landako Guneko oholtzara zapatuan: Cock Sparrer, Stiff Little Fingers eta Slaughter And The Dogs.
Musika egiten, punk-rocka jorratzen, lau hamarkada daramatzaten taldeak dira zapatuan, Durangoko Landako erakustazokan, 16:30ean hasiko den Oktoberfest jaialdian joko duten Cock Sparrer, Stiff Little Fingers, Slaughter And The Dogs; Ingalaterra eta Irlandako hiri industrialetan 1970 eta 80ko hamarkadetan sortuak hirurak.