Cock Sparrer, besteak beste, gaurko Oktoberfesten

Anboto 2010ko urr. 2a, 13:00

Musika egiten, punk-rocka jorratzen, lau hamarkada daramatzaten taldeak dira zapatuan, Durangoko Landako erakustazokan, 16:30ean hasiko den Oktoberfest jaialdian joko duten Cock Sparrer, Stiff Little Fingers, Slaughter And The Dogs; Ingalaterra eta Irlandako hiri industrialetan 1970 eta 80ko hamarkadetan sortuak hirurak. Oktoberfest jaialdiaren Euskal edizioa izango da aurtengoa. Euskal Herritik ez ezik, kanpotik ere makina bat jende itxaroten da gaurko kontzerturako. Punkrock musikaren zaleek hartuko dute gaur Durango. Hone hemen gaur joko dute talde guztien zerrenda: COCK SPARRER STIFF LITTLE FINGERS SLAUGHTER & THE DOGS COBRA FAR FROM FINISHED KELTOI! SEGISMUNDO TOXICOMANO DES-KONTROL MORTIS CAUSA
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!