Emaitza txarrak durangarrentzako

Anboto 2010ko ira. 27a, 11:08

San Fausto-BBK torneoan, Azkarate eta Ikerrek partidu bat irabazi eta beste bat galdu egin dute; Mikel eta Aldekoak ere galdu dute.

San Fausto-BBK torneoan, Azkarate eta Ikerrek partidu bat irabazi eta beste bat galdu egin dute; Mikel eta Aldekoak ere galdu dute. Zapatu eta domekan San Fausto txapelketako beste jardunaldi bi jokatu ziren Ezkurdiko frontoian. Azkarate eta Iker durangarrek bietan jokatu zuten, lehenean irabaziz eta bigarrenean galduz. Bartzelonako taldeko Victor eta Txurrukari 30-25 irabazi zieten, Andoaingo Aizpurua anaien aurrean 30-18 amore eman zuten. Mikel eta Aldekoak, zapatuan, Noaingo taldea izan zuten aurkari, eta 30 eta 18 menderatu zituzten Iturbide II eta Bailo nafarrek. Datorren jardunaldia urriaren 2an izango da, egitarau honegaz: < Markina - Mutriku < Gernika - Berriatua
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!